Zornotzako Lima erropa-denda, Bizkaiko 2023ko erakusleiho onena
December 28, 2023Aitaren Eguna
February 29, 2024San Valentín
Kanpainak
Otsailaren 1 ean hasiko da Dendarien San Valentin kanpaina. 100€-ko 6 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko.
Parte hartu ahal izateko, erosketak/kontsumizioak egin behar dituzue kanpainari atxikitako establezimenduetan, eta zuen datuak establezimenduetan bertan eskuragarri dauden orrietan idatzi.
Kanpaina otsailaren 14ra arte egongo da martxan.
Zozketa otsailaren 19an egingo da.
Zornotzako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailkdiruz lagundu dute jarduera hau.
Kanpainaren oinarriak hauek dira:
1. 100€-ko 6 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko.
2. Kanpaina otsailaren 1ean hasi eta otsailaren 14an bukatuko da.
3. Zozketan parte hartu ahal izateko, kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketa egin beharko dituzu eta zure datuak (izen-deiturak eta telefonoa) establezimenduetan bertan bezeroen eskura dauden orrietan idatzi.
4. Erosketa bat egiten duzun bakoitzean erregistratu ahal izango dituzu zure datuak.
5. Zozketa otsailaren 19an egingo da eta irabazleei telefonoz deituko zaie.
6. Txartelak hainbat establezimendutan erabil daitezke, betiere horietako bakoitzean gutxienez 10 euroko gastua egiten bada.
7. Irabazleek apirilaren 1a baino lehen gastatu beharko dituzte txartelak.
Loturak