San Valentín
January 30, 2024Saldoen Merkatua
March 7, 2024Aitaren Eguna
Kanpainak
Martxoaren 1 ean hasiko da Dendarien Aitaren Eguneko kanpaina. 100€-ko 8 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko.
Parte hartu ahal izateko, erosketak egin behar dituzue kanpainari atxikitako establezimenduetan, eta zuen datuak establezimenduetan bertan eskuragarri dauden orrietan idatzi.
Kanpaina martxoaren 19ra arte egongo da martxan.
Zozketa martxoaren 22an egingo da.
Zornotzako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailkdiruz lagundu dute jarduera hau.
Kanpainaren oinarriak hauek dira:
1. 100€-ko 8 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko.
2. Kanpaina martxoaren 1ean hasi eta otsailaren 19an bukatuko da.
3. Zozketan parte hartu ahal izateko, kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketa egin beharko dituzu eta zure datuak (izen-deiturak eta telefonoa) establezimenduetan bertan bezeroen eskura dauden orrietan idatzi.
4. Erosketa bat egiten duzun bakoitzean erregistratu ahal izango dituzu zure datuak.
5. Zozketa martxoaren 22an egingo da eta irabazleei telefonoz deituko zaie.
6. Txartelak hainbat establezimendutan erabil daitezke, betiere horietako bakoitzean gutxienez 10 euroko gastua egiten bada.
7. Irabazleek maiatzaren 1a baino lehen gastatu beharko dituzte txartelak.
8. Irabazlea ados egongo da argazki bat ateratzearekin zozketan parte hartzeko datuak erregistratu zituen establezimenduan, elkarteak bere sare sozialetan partekatu ahal izan dezan; bestela, saria jasotzeko eskubidea galduko du.
Loturak