Egin bazkide

Gure
    balioak

Lankidetza

Elkarteko establezimenduen eta beste erakunde batzuen arteko lankidetza sustatzea, tokiko enpresa-sarea indartzeko.

Ospea

Zornotzako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduen izen ona zaintzea.

Eguneraketa

Elkarteko establezimenduak informatuta edukitzea, merkatuko aldaketetara, teknologiara eta bezeroen lehentasunetara egokitzeko aukera emanez.

Gardentasuna

Elkartearen eta elkarteko establezimenduen arteko gardentasuna sustatzea, harreman sendoak eraiki eta mantentzeko.

Laguntza

Elkarteko establezimenduei aholkularitza pertsonalizatua ematea, beren jarduera profesionala hobeki garatzeko.

Defentsa

Elkarteko establezimenduen interes komunen alde egitea, tokiko agintarien eta beste erakunde batzuen aurrean.

Gure
    abantailak

1

Aholkularitza

Saltoki txikiei buruzko doako aholkularitza

  • Laguntzen eta diru-laguntzen tramitazioa 
  • Administrazioarekin unean uneko tramitazioak.
  • Merkealdien eta likidazioen kudeaketa.
  • Amorebono eta Euskadi Bono Denda-ra atxikitzea.
  • Saltokietarako eta ostalaritzarako karga- eta deskarga-txartela eskatzea.
  • Kontsumoko Arbitraje Sistema (atxikitzea eta erreklamazioetarako laguntza).
  • Lan-hitzarmenetako klausulen interpretazioa.

2023ko abendutik, adibidez, Elkarteak banakako aholkularitzak jartzen ditu abian, langileak dituzten establezimenduek sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako prebentzio- eta jarduera- protokoloak izan ditzaten.

Informazioa

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreari buruzko informazioa duten zirkularrak eta buletinak bidaltzen ditugu: legegintza-berritasunak, laguntzak eta diru-laguntzak,…
Horretarako, hainbat baliabide erabiltzen ditugu, sare sozialak barne.

2

3

Erakunde publikoen aurreko ordezkaritza

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreen eskubideen ordezkari gisa jardutea erakunde publikoen aurrean:
  • Amorebieta-Etxanoko Udala: hainbat sail, Berdintasun Kontseilua eta Hirigintzako Aholku Kontseilua.
  • Amorebieta-Etxanoko Jai Batzordea.
  • Bizkaiko Foru Aldundia eta Estatuko administrazioak (Gizarte Segurantza…), Bizkaidendak-en bidez.
  • Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra, Euskaldendak-en bidez.

Merkataritza dinamizatzeko jarduerak

Tokiko kontsumoa sustatzeko:
  • Saldoen Merkatuak.
  • Elkarteko establezimenduetan kontsumitzeko txartelen zozketak: San Valentin, Amaren eguna, Aitaren eguna, Haizetara,…
  • Bezeroari balio erantsia ematen dioten kanpainak: aterkiak, bidoi termikoak, oihalezko poltsak eta motxilak…
  • Gabonetako kanpainak: elkarteko establezimendu bakoitzeko saski bat zozketatzen da, Gabonetako apaingarriak elkartutako establezimenduentzat, udalerriko gabonetako argiak pizten laguntzen da, errege magoen kabalgatako gozokiak jartzen dira,…
  • Kontzientziazio kanpainak: Dena bertan, Zornotzan erosi,…
  • Jan Alai Pintxo Lehiaketa.
  • Amorebono: Erosketak bultzatzeko erabiltzen diren merkataritzako tokiko bonoen atxikipenen eta ordainketen kudeaketa. Elkartea da Amorebieta-Etxanoko Udalak tokiko bonuan gaitutako funtsak kudeatzen dituen erakundea.

4

5

Formakuntza

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen-sektoreari zuzendutako prestakuntzak antolatzen ditugu
  • Prestakuntza-programak partekatzen ditugu.
  • Sare sozialak kudeatzeko laguntza indibiduala eskeintzen dugu.

Kolaborazioak

Beste merkatari elkarte batzuekin harreman zuzena dugu ekintza bateratuak ezartzeko eta Amorebieta-Etxanora eraman beharreko jardunbide egokiak ezagutzeko.
  • Banku-baldintzetan, kontsumo elektrikoan, gasolinan eta abarretan elkarteko establezimenduen onurarako akordioak.
  • Tokiko erosketetarako bonuen kudeaketa, hala nola aurrez islatutako  Amorebonoa, baina baita Amorebieta-Etxanoko Udaleko beste gune batzuek sustatutako bonu espezifikoak ere, adibidez gazteriaren eta euskararen alorretakoak.

6

Izena eman
    bazkide izateko

Akelarre

Moda eta osagarriak

Kontaktua

Deskribapena

Emakumeen arropa denda eta sormen tailerra.

Ordutegia

Ast-Ost 10:00-13:00 / 17:00 -20:00
La 10:00-14:00

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.