
Saldoen Merkatua
March 7, 2024
Haizetara 2024: Dendariak abesten
June 10, 2024Amaren Eguna
Kanpainak

Apirilaren 15ean hasiko da Dendarien Amaren Eguneko kanpaina. 100€-ko 8 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko.
Parte hartu ahal izateko, erosketak egin behar dituzue kanpainari atxikitako establezimenduetan, eta zuen datuak establezimenduetan bertan eskuragarri dauden orrietan idatzi.
Kanpaina maiatzaren 3ra arte egongo da martxan.
Zozketa maiatzaren 8an egingo da.
Zornotzako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundu dute jarduera hau.
Kanpainaren oinarriak hauek dira:
1. 100€-ko 8 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko.
2. Kanpaina apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 3an bukatuko da.
3. Zozketan parte hartu ahal izateko, kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketa egin beharko dituzu eta zure datuak (izen-deiturak eta telefonoa) establezimenduetan bertan bezeroen eskura dauden orrietan idatzi.
4. Erosketa bat egiten duzun bakoitzean erregistratu ahal izango dituzu zure datuak.
5. Zozketa maiatzaren 8an egingo da eta irabazleei telefonoz deituko zaie.
6. Txartelak hainbat establezimendutan erabil daitezke, betiere horietako bakoitzean gutxienez 10 euroko gastua egiten bada.
7. Irabazleek ekainaren 24a baino lehen gastatu beharko dituzte txartelak.
8. Irabazlea ados egongo da argazki bat ateratzearekin zozketan parte hartzeko datuak erregistratu zituen establezimenduan, elkarteak bere sare sozialetan partekatu ahal izan dezan; bestela, saria jasotzeko eskubidea galduko du.
Loturak