
Escape Room
October 11, 2024
Erosi eta irabazi zornotzako establezimenduetan!
November 12, 2024Udazkeneko Kanpaina
Kanpainak

Urriaren 14an hasiko da Dendarien Udazkeneko Kanpaina, \’Ongi etorri udazkena, Ongi etorri udazkena\’ lelopean. Kantitate ezberdinetako 26 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko. Zehazki, 250 €-ko txartel bat, 100 €-ko 10 txartel eta 50 €-ko 15 txartel zozkatuko dira.
Zozketan sartu ahal izateko, 10 €-tik gorako erosketak egin beharko dituzue kanpainari atxikitako establezimenduetan , establezimenduan bertan eskainiko dizueten txartela bete eta bertan entregatu.
Kanpaina urriaren 31ra arte egongo da martxan, edo txartelak agortu arte.
Zozketa azaroaren 6an egingo da.
Zornotzako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundu dute jarduera hau.
Kanpainaren oinarriak hauek dira:
1. Kantitate ezberdinetako 26 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko. Zehazki, 250 €-ko txartel bat, 100 €-ko 10 txartel eta 50 €-ko 15 txartel zozkatuko dira.
2. Kanpaina urriaren 14an hasi eta urriaren 31ean bukatuko da, edo txartelak agortu arte.
3. 10 eurotik gorako erosketa bakoitzeko txartel bat emango da kanpainari txikitako establezimenduetan. Hau da, 10€ baino gehiagoko erosketa bat egiten duzun bakoitzean txartel bat eskuratu ahal izango duzu.
4. Txartela bete eta erositako establezimenduan bertan utzi beharko da.
5. Txartelak establezimenduek berek eskainiko dituzte.
6. Zozketa azaroaren 6an egingo da eta irabazleei telefonoz deituko zaie.
7. Txartelak hainbat establezimendutan erabil daitezke, betiere horietako bakoitzean gutxienez 10 euroko gastua egiten bada.
8. Irabazleek abenduaren 16a baino lehen gastatu beharko dituzte txartelak.
9. Irabazleak ados egongo dira argazki bat ateratzearekin, elkarteak bere sare sozialetan partekatu ahal izan dezan; bestela, saria jasotzeko eskubidea galduko du.
Loturak