Euskadi Bono Denda
November 18, 2024Bono Bizkaia Repara
December 13, 2024Gabonak Zornotzan
Kanpainak
Abenduaren 2an hasiko da Dendarien gabonetako kanpaina. Gabonetako 72 otzara zozkatuko dira, bat establezimendu bakoitzeko.
Parte hartu ahal izateko, erosketak egin behar dituzue kanpainari atxikitako establezimenduetan, eta zuen datuak establezimenduetan bertan eskuragarri dauden orrietan idatzi.
Kanpaina abenduaren 17ra arte egongo da martxan.
Zozketa abenduaren 20an egingo da.
Zornotzako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundu dute jarduera hau.
Kanpainaren oinarriak hauek dira:
1. Gabonetako otzara bat zozkatuko da kanpainari atxikitako establezimendu bakoitzeko.
2. Kanpaina abenduaren 2an hasi eta abenduaren 17an bukatuko da.
3. Zozketan parte hartu ahal izateko, kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketa egin beharko dituzu eta zure datuak (izen-deiturak eta telefonoa) establezimenduetan bertan bezeroen eskura dauden orrietan idatzi.
4. Erosketa bat egiten duzun bakoitzean erregistratu ahal izango dituzu zure datuak.
5. Zozketa abenduaren 20an egingo da eta irabazleei telefonoz deituko zaie.
Loturak