Euskadi Bono Denda
November 7, 2023Erosi eta irabazi zornotzako establezimenduetan!
Kanpainak
Abenduaren 2an, “Erosi eta irabazi“ kampainaren beste edizio bat hasiko da, eta parte hartzen duten establezimenduetako erosketas sarituko dira.
Abenduaren 2an, “Erosi eta irabazi“ kampainaren beste edizio bat hasiko da, eta parte hartzen duten establezimenduetako erosketas sarituko dira. Hau da, kanpainari atxikitako saltokietan 30€ edo gehiagoko erosketak egiten dituzuenok opari bat jasoko duzue.
Aurten, herrian kontsumoa modu biziagoan sustatzeko asmoz, bi opari eskainiko ditugu:
– Azaroaren 2tik 15era, oihalezko poltsa bat.
– Azaroaren 16tik 30era, oihalezko motxila bat.
Horretarako, Dendarien bulegora jo beharko duzue (Luis Urrengoetxea, 9) eta tiketak edo fakturak aurkeztu, indentifikazio agiri batekin batera.
Kanpaina azaroaren 30era arte egongo da martxan, edo izakinak agortu arte.
Zornotzako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundu dute jarduera hau.
Kanpainaren oinarriak hauek dira:
• Kanpainari atxikitako establezimenduetan 30€ edo gehiagoko erosketak egiten dituzten pertsonek (Euskadi Bono Dendaren deskontua kontuan hartu gabe) opari bat jasoko dute.
• Kanpaina azaroaren 2an hasi eta azaroaren 30ean amaituko da, edo izakinak amaitu arte. Azaroaren 2tik 15era, oihalezko poltsa bat jasoko dute opari gisa, eta azaroaren 16tik 30era, oihalezko motxila bat.
• Oparia jasotzeko Dendarien bulegora joan beharko da (Luis Urrengoetxea kalea, 9), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
• Ezinbestekoa izango da tiketak edo erosketa-fakturak aurkeztea eta NANa erakustea.
• Hainbat tiket edo faktura pilatu ahal izango dira.
• Oihalezko poltsaren kasuan, 2023ko azaroaren 2tik 15era bitarteko egunak dituzten tiketak edo fakturak bakarrik onartuko dira, eta oihalezko motxilaren kasuan, 2023ko azaroaren 16tik 30era bitartekoak.
• Pertsona bakoitzeko unitate bakarra emango da bi kasuetan.
• Oparia beste pertsona baten izenean jaso nahi izanez gero, bertaratu ezin den pertsonaren NANaren kopia bat aurkeztu beharko da.
Loturak