Parte hartu ahal izateko, kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketak egin beharko dituzue eta zuen datuak establezimenduetan bertan eskuragarri dauden orrietan apuntatu.
Kanpaina abenduaren 19ra arte egongo da martxan.
Zozketa abenduaren 22an egingo da.
Jarduera hau Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundu dute.
Kanpainaren oinarriak honako hauek dira:
1. Kanpainari atxikitako establezimendu bakoitzeko Gabonetako saski bat zozketatuko da.
2. Kanpaina abenduaren 4an hasi eta 19an amaituko da.
3. Zozketan sartzeko, kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketak egin beharko dituzu, eta zure datuak (izena, abizenak eta telefonoa) bezeroen eskura dauden establezimenduetako orrietan idatzi.
4. Erosketa bat egiten duzun bakoitzean erregistratu ahal izango dituzu zure datuak.
5. Zozketa abenduaren 22an egingo da eta irabazleei telefonoz deituko zaie.