
Aitaren Eguna
March 5, 2025Amaren Eguna
Kanpainak

Apirilaren 22an hasiko da Dendarien Amaren Eguneko kanpaina, \’Amarentzako oparia tokiko merkataritzan\’ lelopean. 100€-ko 8 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko.
Parte hartu ahal izateko, erosketak egin behar dituzue kanpainari atxikitako establezimenduetan, eta zuen datuak establezimenduetan bertan eskuragarri dauden orrietan idatzi.
Kanpaina maiatzaren 3ra arte egongo da martxan.
Zozketa maiatazaren 7an egingo da.
Zornotzako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundu dute jarduera hau.
Kanpainaren oinarriak hauek dira:
1. 100€-ko 8 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko.
2. Kanpaina apitilaren 22an hasi eta maiatzaren 3an bukatuko da.
3. Zozketan parte hartu ahal izateko, kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketa egin beharko dituzu eta zure datuak (izen-deiturak eta telefonoa) establezimenduetan bertan bezeroen eskura dauden orrietan idatzi.
4. Erosketa bat egiten duzun bakoitzean erregistratu ahal izango dituzu zure datuak.
5. Zozketa maiatzaren 7an egingo da eta irabazleei telefonoz deituko zaie.
6. Txartelak hainbat establezimendutan erabil daitezke, betiere horietako bakoitzean gutxienez 10 euroko gastua egiten bada.
7. Irabazleek uzatailaren 1a baino lehen gastatu beharko dituzte txartelak.
8. Irabazlea ados egongo da argazki bat ateratzearekin zozketan parte hartzeko datuak erregistratu zituen establezimenduan, elkarteak bere sare sozialetan partekatu ahal izan dezan; bestela, saria jasotzeko eskubidea galduko du.
Loturak