
Saldoen Merkatua
February 26, 2025Aitaren Eguna
Kanpainak

Marxoaren 5ean hasiko da Dendarien Aitaren Eguneko kanpaina, \’Aitarentzako oparia tokiko merkataritzan\’ lelopean. 100€-ko 8 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko.
Parte hartu ahal izateko, erosketak egin behar dituzue kanpainari atxikitako establezimenduetan, eta zuen datuak establezimenduetan bertan eskuragarri dauden orrietan idatzi.
Kanpaina martxoaren 19ra arte egongo da martxan.
Zozketa martxoaren 24an egingo da.
Zornotzako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundu dute jarduera hau.
Kanpainaren oinarriak hauek dira:
1. 100€-ko 8 txartel zozketatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko.
2. Kanpaina martxoaren 5ean hasi eta martxoaren 19an bukatuko da.
3. Zozketan parte hartu ahal izateko, kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketa egin beharko dituzu eta zure datuak (izen-deiturak eta telefonoa) establezimenduetan bertan bezeroen eskura dauden orrietan idatzi.
4. Erosketa bat egiten duzun bakoitzean erregistratu ahal izango dituzu zure datuak.
5. Zozketa martxoaren 24an egingo da eta irabazleei telefonoz deituko zaie.
6. Txartelak hainbat establezimendutan erabil daitezke, betiere horietako bakoitzean gutxienez 10 euroko gastua egiten bada.
7. Irabazleek maiatzaren 1a baino lehen gastatu beharko dituzte txartelak.
8. Irabazlea ados egongo da argazki bat ateratzearekin zozketan parte hartzeko datuak erregistratu zituen establezimenduan, elkarteak bere sare sozialetan partekatu ahal izan dezan; bestela, saria jasotzeko eskubidea galduko du.
Loturak