
Kanpainaren oinarriak
- Kanpainari atxikitako establezimenduetan 30 €edo gehiagoko erosketak egiten dituzten pertsonek (Euskadi Bono Dendaren deskontua kontuan hartu gabe) opari bat jasoko dute.
- Kanpaina azaroaren 2an hasi eta azaroaren 30ean amaituko da, edo izakinak amaitu arte. Azaroaren 2tik 15era, oihalezko poltsa bat jasoko dute opari gisa, eta azaroaren 16tik 30era, oihalezko motxila bat.
- Oparia jasotzeko Dendarien bulegora joan beharko da (Luis Urrengoetxea kalea, 9), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
- Ezinbestekoa izango da tiketak edo erosketa-fakturak aurkeztea eta NANa erakustea.
- Hainbat tiket edo faktura pilatu ahal izango dira.
- Oihalezko poltsaren kasuan, 2023ko azaroaren 2tik 15era bitarteko egunak dituzten tiketak edo fakturak bakarrik onartuko dira, eta oihalezko motxilaren kasuan, 2023ko azaroaren 16tik 30era bitartekoak.
- Pertsona bakoitzeko unitate bakarra emango da bi kasuetan.
- Oparia beste pertsona baten izenean jaso nahi izanez gero, bertaratu ezin den pertsonaren NANaren kopia bat aurkeztu beharko da.